Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Euskal mendiak

Izarraitzen izango da gaur gaueko 'Gailurra Neguan' saioa

A.H. | EITB

Saioan lehen aldiz, Andoni Aizpuruk eta Irati Andak gailur ezberdinak igoko dituzte: Erlo lehenengoak eta Xoxote bigarrenak. Ostegunean 22:15etan hasiko da.

0:21

Aste honetako ETB1eko 'Gailurra Neguan' atala berezia izango da. Izarraitz mendian ibiliko dira, baina saioan lehenengo aldiz, aurkezle bakoitzak gailur bat egingo du: Andoni Aizpuru Erlora igoko da (1.030 m) eta Irati Anda, berriz, Xoxotera (912 m).

Eguraldi petral xamarra izango dute Aizpuruk, Andak eta konpainiak saio honetan: euria, kazkabarra, elurra, haizea eta hotza. Ederki sufrituko dute Erlo eta Xoxoteko tontorrak zapaltzeko, eta, igoeraren gogorra ikusita, gonbidatu batzuek tontorrera igotzeko saiakera bertan behera utzi eta buelta emango dute.

Bai talde bateko eta bai besteko ordezkariek, baina, zailtasunei aurre egin eta aurrera segituko dute. Bide horretan, Azpeitiko eta Azkoitiko zenbait herritar izango dituzte lagun, baita punta-puntako kirolari batzuk ere: Gorka Karapeto eskalatzailea, Uxoa Irigoien eta Imanol Aleson korrikalariak eta Josu Bereziartua alpinista, besteak beste.

Amaieran, mendiko hotzetik babesteko eta arropak lehortzeko, Xoxoteko aterpean egingo dute geldialdia. Afari ederra prestatuko dute han, musika lagun: Izer eta Alabier trikitilariak izango dira saioari soinua jartzen.

'Gailurra Neguan' eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, gaur gauean, 22:15etik aurrera.