Itxi

Albisteak

Albisteak

Albisteak

Inkesta GoazenAPP-an

Hauek dira "Go!azen"en kamiseten irabazleak!

Eskerrik asko aplikazioan izena eman, eta inkestako galderari erantzun diozuen guztioi. Mundialak zarete!

  • Kamisetaren zozketa APP-an

    Kamisetaren zozketa APP-an

Mila esker GoazenAPP mugikorretarako aplikazioko inkestan parte hartu duzuen guztioi. Zuen iritziz Basakabiko satorra nor den esateko eskatu dizuegu, eta erantzun pila bat jaso ditugu.

Erantzun zuzena zein den gaur gaueko 4. atala ikusi ondoren jakingo duzue. Ez galdu, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en! Ondoren, ikusgai izango da GoazenAPPean eta EITB Nahieranen.

Inkestan parte hartu duzuen guztion artean, lau kamiseta berriren zozketa egin dugu. Honako hauek dira irabazleak:

Andrea Arciniega
Izaro Rios Zelaieta
Naia Rodriguez
Nerea Kortajarena Moneo

Hain zuzen ere, lentejueladun kamiseta berria da "Go!azen" produktuetan berriena, merkatura irteten azkena. Lentejuelak zilar kolorekoak eta urdinak dira, Gabon jai hauetan dir-dir egin dezazuen. Gainerako produktu guztiak bezala, EITB Dendan dago salgai.