Go!azen
Gaztea eta Go!azen
'Go!azen' saria emango du Gaztea Dantzan lehiaketak
500 euroko saria emango dio epaimahaiak bideo onenari. Aritz Mendiola aktorea (Gari) epaimahai horretan egongo da. Irabazleak asteazkenean jakingo ditugu.
Gaztea Dantzan lehiaketak 'Go!azen' saria emango du asteazken honetan; 500 euroko saria eskuratuko du epaimahaiaren iritziz bideo onena osatu duen taldeak. 'Go!azen' telesailaren ordezkari gisa, Aritz Mendiola aktorea (Gari) dago epaimahai horretan.
Azken orduak dira hauek Gaztea Dantzan lehiaketan botoa emateko. Jaso ziren bideo guztien artean, 24 onenak eta martxosoenak aukeratu zituen irratiak eta horien artean gustukoena duzuna aukeratu daiteke. Asteazkenean jakingo dugu zeintzuk izan diren irabazleak "Dida" saioan.
Sari pila bat emango dituzte: Interneten boto gehien eskuratzen dituenak 1000 euro jasoko ditu, bigarrenak 500 euro eta hirugarrenak 300 euro. Horrez gainera, epaimahaiak hiru sari emango ditu: talde onenari, 1.000 euroko saria; bikote edo bakarlari onenari 500 euroko saria; eta esan bezala, bideo onena izango denari, "Go!azen" saria emango diote, 500 eurokoa hau ere.
Interneteko jarraitzaileen botoei dagokionez, lehia handia dago lehenengo bien artean. 3.000 bototik gora jaso dituzte "PSY Daddy" eta "Dance Wave Crew" bideoek eta bien arteko borroka handia izaten ari da. Oraindik ere ordu batzuk falta dira botazioa amaitzeko, beraz, animatu eta eman zure iritzia!
n zure iritzia!n zure iritzia!n zure iritzia!