Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Ekimen solidarioa

'Ausartak' abestian parte hartu du 'Go!azen'ek

A.A. | EITB

Ene Kantak ekimenaren abesti hau bultzatu zuen neskatoa 'Go!azen'en jarraitzaile sutsua da.

  • Ainara 'Go!azen antzerkia' ikustera joan zenean

    Ainara 'Go!azen antzerkia' ikustera joan zenean

Ene Kantak ekimenaren 'Ausartak' izeneko abestian 'Go!azen'eko aktoreek ere hartu dugu parte. Ainara izeneko neskatila nafarra da abesti honetako protagonista. Gaixotasun baten ondorioz, garai zailak pasatzen ari da eta, horri aurre egiten laguntzeko sortu dute 'Ausartak'.

Pertsona ezagun pila batek hartu dute parte abesti honen grabazioan eta bideoklipean; tartean, El Drogasek, Gorka Urbizuk, Oinatz Bengoetxeak eta Osasunako jokalariek. Eta horien guztien artean, baita 'Go!azen'eko aktoreek eta Zuriñe Hidalgok, 'Bago!az'eko aurkezleak ere.

'Go!azen' telesaileko jarraitzaile sutsua da Ainara; ez du atal bat bera ere galtzen. Gainera, behar duen tratamentua hartzeko ospitalean egoten denean, 'Go!azen' jartzeko eskatzen die erizainei eta medikuei, indarra ematen baitio. 2018ko antzerki obra Nafarroara iritsi zenean ere, ahaleginak egin zituen gure artean egoteko eta bisitan etorri zitzaigun. A ze poza eman zigun!