Go!azen
Denboraldi berria
Laster hasiko da 'Go!azen'en denboraldi berriaren grabazioa!
A.A. | EiTB
Aktoreak gidoi berriak ikasten hasi dira eta lantaldea azken prestaketetan buru-belarri sartuta dago.
Laster hasiko da 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaren grabazioa. Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxea azken prestaketetan sartuta daude.
Dagoeneko prest daude denboraldi berriko gidoiak, eta aktoreetako batzuk hasi dira lehen irakurketak egiten eta testuak ikasten.
Horrez gain, aktore berriak aukeratzeko prozesua ere amaituta dago. Baina momentuz ez dizkizuegu erakutsiko. Sorpresa mantendu behar da! Hori bai, badakizue aktore taldean Maria Redondo izango dela berrikuntza nagusia, 'Bago!az'eko irabazlea bera izan baitzen. Aurrerago jakingo dugu zein pertsonaia egokitu zaion.
Aktoreez gainera, Pausoka ekoiztetxeko lantaldea buru-belarri ari da grabazio aurreko azken prestaketetan. Pertsonaia bakoitzak eramango duen arropa zehaztu eta prestatu beharra dago, nolako orrazkera izango duten erabaki behar da, atrezzoko materiala ere lortu behar da (geletan, pasilloan edota jangelan egongo diren dekorazioko gauzak, adibidez), lekuak egokitu behar dira...
Azken prestaketa hauek guztiak amaituta, ekainaren erdi aldera hasiko dira lehen eszenak grabatzen.