Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

PRODUKTU BERRIA

'Go!azen' telesailaren liburua eskuragarri dago

EiTB

'Iritsi gara!' dauka izena Jasone Osoro idazle ezagunak idatzi duen istorioak, eta urriaren 14tik aurrera erosi ahal izango da.

0:26
Dánae Riaño eta Maria Redondo 'Go!azen' liburuarekin

'Go!azen' telesaileko istorioak liburuetara ere iritsi dira. Jasone Osoro idazle ezagunak idatzi du Basakabiko ikasleen gorabeherak kontatzen dituen lehen liburua, Iritsi gara! izenekoa. 'Go!azen' markako produktu berri hau EiTB Dendan eskura daiteke.

Telesailaren 6.0 denboraldiko pertsonaien istorioak ekarriko dizkigu liburu honek. Bat-batean, kamioi bat gurutzatu da errepidean eta auto-ilarak sortu ditu. Uste baino gehiago luzatuko da itxaronaldia, eta dozenaka autobusek eta kotxek geldirik eta zain egon beharko dute.

Auto batean daude Zuri, Eli, Gari eta Julen; autobusetako batean, berriz, Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor. Aimar amarekin doa autoz. Gabo desesperatzen hasi da gasolindegian atzeratzen ari direlako. Batera edo bestera, guztien bizitzak gurutzatuko dira errepidean. Familia hippy bat edota auto-stop egiten duen jendea ezagutuko dute, ezkutatuta dagoen leku baten berri izango dute... Hainbat abentura igaro ondoren, azkenean bai iritsiko dira Basakabira.

'Go!azen' fenomenoak telebistako mugak gainditzen jarraitzen du.