Go!azen
Aurrerapena
Iragarki baten grabazioak Basakabi aztoratuko du gaur gauean "Go!azen"en
EITB
Ikasleek casting batean hartuko dute parte figurante gisa aritzeko. Bestetik, Igorrek gero eta eragin handiagoa izango du Enararengan.
-
Eider iragarkiaren grabazioan. Irudia: EITB
Iragarki baten grabazioak erabat aztoratuko du Basakabiko giroa gaur "Go!azen" telesailaren bostgarren atalean.
Bere nahiaren kontra bada ere, Enekok txanpu baten iragarkiko protagonista izan behar du eta Basakabin grabatu behar dute spot hori. Horrek udalekuko giroa erabat aztoratuko du. Alde batetik, hainbat gaztek figurante gisa aritzeko casting batean hartuko dute parte. Bestetik, Enekok berak ez du iragarkian parte hartzeko gogo handirik, eta gero eta deserosoago sentitzen da atentzioa berarengan jartzen denean.
Enara eta Igor dira iragarkian parte hartzeko intentzioarekin castinga egingo duteneteko bi. Enararen aurrean disimulatzen saiatzen bada ere, gero eta sarriagotan ateratzen da Igor berekoia eta manipulatzailea. Eiderrek gero eta argiago du bi horien artekoa harremana toxikoa dela eta halaxe esango dio Enarari.
Maddi ere diru beharrean dago, beraz, castingean parte hartzea ia ia behar bat bilakatuko da berarentzat. Dirua irabazteko edozein lan egiteko prest agertuko da gaztea. Gainera, gauzak okertzeko, ama berriz ere Basakabira itzuliko da eta beste albiste txar bat emango dio.
Eta Garazi? Basakabin geldituko ote da? Ala adin txikikoen egoitzara itzuli beharko du?
Ostiralero, 21:00etan, "Go!azen" telesailaren atal berri bat izaten da ETB1-en eta eitb.eus-en. Baina hurrengo astean, abenduaren 25ean, ez da emisiorik egongo. Hurrengo atala urtarrilaren 1ean izango da ikusgai.
Bien bitartean, emititutako atal guztiek EITB Nahieran atarian eta Goazen APPan daude ikusgai.