Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Galderak aktoreei

Zer galdetuko zenieke "Go!azen"eko aktoreei?

EITB Media

Martxoaren 27tik aurrera zuen galderei erantzungo diete gure aktoreek GoazenAPP-an eta webean argitaratuko diren bideoen bidez. Utzi zure galdera gure sare sozialetan edo whatsapp telefonoan!

0:57
Nerea Elizalde izango da

"Go!azen"eko aktoreek euren jarraitzaileen galderei erantzungo diete. Martxoaren 27tik aurrera, larunbatero, bideo berri bat argitaratuko da GoazenAPPan eta webgune honetan. Bertan gure aktoreetako batek jarraitzaileek sare sozialetan utzitako galderei erantzungo die.

Edozer gauza galdetu dezakezue gure Instagram, Twitter edo Facebook kontuen bidez. Baita whatsapp bidez ere telefono zenbaki honetan: 609 26 80 37.

Adibidez:

-Aktore gisa egindako lehen lana al da "Go!azen"ekoa?

-Aktore izateko ikasketak egiten al zara? Non?

-Asko kostatzen al zaizu muxuen sekuentziak grabatzea?

-Zein da gehien gustatzen zaizun filma?

-Zein pertsonaia interpretatzea nahiko zenuke?

-Erraza al da gaiztoaren papera egitea?

-Dena utzi eta joango al zinateke atzerrira lan bila?

...

Utzi gure sare sozialetan bururatzen zaizkizuen galderak. Nerea Elizalde (Garazi) izango da galderei erantzungo dien lehen aktorea. Bere erantzunak martxoaren 27an iritsiko zaizkigu, eta orduan jakingo dugu nor izango den hurrengoa.