Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Kaleko ekintzak

Kontzertu-bira hasiko du "Go!azen"ek!

A. A. E. | EITB Media

Abenduan izango da lehenengoa Azpeitian. Ondoren, beste hainbat herri eta hiritan arituko dira maiatza arte.

  • "Go!azen 8.0"ko aktoreak abesten eta dantzatzen. Argazkia: EITB Media

    "Go!azen 8.0"ko aktoreak abesten eta dantzatzen. Argazkia: EITB Media

Aurten ere kontzertu-bira egingo du "Go!azen" telesailak. Euskal Herriko herri eta hirietan telesaileko aktoreak aurrez aurre ikusi eta haiekin abestu eta dantzatzeko aukera izango da. Abenduan Azpeitian hasiko dute bira eta, maiatza bitartean, hainbat herri eta hiritara joango dira.

Abenduaren 5ean izango da lehenengo kontzertua Azpeitiako Soreasu antzokian. Handik aurrera, Oñatin, Algortan, Sestaon, Bizkaia Arenan, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Balmasedan eta beste hainbat lekutan arituko dira. eitb.eus/goazen webguneko Agendan kontsultatu daiteke zein egunetan non egongo diren. Baliteke hurrengo asteetan herri gehiagotatik deitzea, beraz, agenda etengabe eguneratzen joango da.

Antzoki bakoitzak bere erara antolatuko du sarreren salmenta. Emanaldi batzuetarakoak salgai daude dagoeneko interneteko atarietan.

Telesaileko aktoreak aurrez aurre ikusteko aukera aparta dira kontzertu hauek; haiekin batera dantza egin eta abesteko. 8.0 denboraldiko abestiak izango dira nagusi emanaldi hauetan baina aurreko urteetan arrakasta izan dutenak gogoratzeko ere baliatuko dira.