Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Go!azen produktuak

Salgai daude "Go!azen"en disko eta USB berriak!

EITB Media

Denboraldi honetako diskoa USB formatuan ere jarri da salgai.

  • "Go!azen 8.0"ko abestien USBa

    "Go!azen 8.0"ko abestien USBa. Argazkia: EITB Media

"Go!azen" telesaileko disko berria salgai dago Euskal Herriko dendetan eta EITB Dendan. Aurten, gainera, USB formatuan ere eskuratu daiteke telesailean entzun daitezkeen abestien bilduma.

"Zerua da gure muga bakarra" du izena 8.0 denboraldia hastearekin batera merkatuan jarri den abesti-bildumak. 16 abesti biltzen ditu, horietako gehienak Euskal Herriko talde eta bakarlarien kantuen bertsioak.

Halabaina, "Go!azen" telesailerako apropos sortutako bi kanta ere badaude. Lehendabizikoa, "Lagunak" izenekoa, Iker Laurobak sortutako udako abestia.

Bigarrena Dánae Riaño aktoreak (Maddiren papera egiten du) sortutako "Barnetik" abestia da. Telesailaren denboraldi honetako istorioan garrantzia izango du kanta honek.

Euskal Herriko liburu eta disko dendetan eta EITB Dendan daude salgai bi produktuak.

Go!azen 8.0ko diskoa

Go!azen 8.0ko diskoa