Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

20:45ean

"Go!azen Gabonetan" saio berezia, Gabon gauean, ETB1en

Ikus-entzule gaztetxoen artean pasioak pizten dituen telesaileko protagonistek Gabon kanta ospetsuen eta euskal kanta ezagunen moldaketak eskainiko dituzte Basakabitik. Gainera, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute.

0:25
Go!azen Gabonak

"Go!azen" telesaileko aktore gazteek saio berezia prestatu dute Basakabin Gabon gauerako. Bertan, Dánae Riaño (Maddi), Maria Redondo (Zuri), Aitziber Errazkin (Enara), Lorea Intxausti (June), Nerea Elizalde (Garazi), Malen Azpirotz (Iraia), Ander Lacalle (Luken), Joanes Echeveste (Ibai), Julen Castillo (Koldo) eta Iñaki Mujika (Unax) aktoreek 12 abesti kantatuko dituzte. Abesti horietako zenbait Gabon kanta ospetsuak izango dira, baina denak moldaketa berezi batekin eginak, eta beste batzuk telesailean agertu diren edo agertuko diren euskal abesti ezagunen moldaketak izango dira, denak, Gabon estiloan girotuak. Horrela, "Olentzero", "Mari Domingi", "Bizar Zuri" edo "Alaken" bezalako gabon kantez gainera, Izaroren "Hainbeste", Ruper Ordorikaren "Zaindu maite duzun hori" edo Ken Zazpiren "Ilargia" abestien moldaketak entzun ahal izango dira, besteak beste. Iker Lauroba izan da abestien moldaketak egin dituen musikaria. 

Musikaz gainera, Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorriko dira Basakabira eta aktoreek euren gabon berezienak zeintzuk izan ziren kontatuko diete. Bestetik, urte hauetan telesailean parte hartu duten hainbat aktorek mezuak bidaliko dizkiete ikusleei. 

Orain arteko audientzia daturik onenak izaten ari den "Go!azen" telesaila urtarrilaren 7an itzuliko da 8.0 denboraldiko atal berriekin.

"Go!azen Gabonetan" saio berezia abenduaren 24an izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 20:45ean.