Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Sare sozialetan esandakoa

Grabazioetako gorabeherei buruz galdetu zuten gehienbat "Goenzale"n

A.A.

Erredakzioa

Sare sozialetan mugimendu dezente izan zuen lehendabiziko atalak, twitterren batik bat. Jarraitzaile asko izan ziren galderak egin zituztenak. Mila esker denoi!

  • Xabi Hoo Goenkalen

    Xabi Hoo Goenkalen

Mugimendu dexente izan zuen atzo "Goenzale" saioaren lehendabiziko saioak sare sozialetan, batik bat, Twitterren. Jarraitzaileeek grabazioetako gorabeherak jakin nahi izan zituzten batik bat. Asko eta asko izan ziren galderak bota zituztenak eta, denbora faltagatik deak erantzuterik izan ez bagenuen ere, MILA ESKER parte hartu zenuten guztioi!

Mota guztietako galderak egin zizkieten Mireiari eta Joanesi jarraitzaileek. Unai Albizurik, adibidez, hankasartze asko egiten ote diren jakin nahi izan zuten. Beste batzuk, -k adibidez, Maitena Salinasen garaieraren berri jakin nahi zuen eta Xabiren ondoan jartzeko eskatu zuen. -k, bestalde Joanes eta Manex antzekoak ote diren galdetu zuen. Goenkalen lan egitearen alde onei eta txarrei buruz ere galdetu zuten -k eta -k. Eta horrela, hainbat galdera eta komentario egin ziren saioak iraun zuen hiru ordu laurdenean. Maitena "Sorginen Laratzan" ibili zela ez zekien jendea ere agertu zen edota programan zehar egon zen "katxondeoarekin" barrezka aritu zirenak.

Galderetako asko erantzun gabe gelditu ziren denbora faltagatik. Baina hala ere, parte hartutako lagun guztioi eskerrik asko esan nahi dizuegu; hurrengo saioan galdera gehiago sartzen saiatuko gara.

Ylenia Baglietto (Eider) eta Eneko Sagardoi (Said) izango ditugu "Goenzale"ren bigarren atalean. Galdera bide hauen bidez egin ahal zaizkie: Goenkaleren webgunea, e-posta, Goenkaleren facebookeko orria eta Twitter bidez #goenzale jarrita.