Goenkale
Sareetan esandakoa
Axunen kantaldiak 'Goenzale'ko jarraitzaileak harritu zituen
A.A.
Erredakzioa
Sare sozialak, twitter bereziki, gori gori izan ziren Karmele Larrinaga (Axun) eta Eriz Alberdi (Sabin) gonbidatu izan ziren 'Goenzale' saioan. Eriz Alberdik ere lore ugari jaso zituen.
Karmele Larrinagak, Axunek, 'Goenzale' saioan egin zuen musika emanaldiak asko harritu zituen jarraitzaileak sare sozialetan. Gori gori izan ziren sare sozialak saioak iraun bitartean, twitter batik bat. Eta Eriz Alberdik ere lore ugari jaso zituen.
Karmele Larrinaga eta Eriz Alberdi, 'Goenkale'ko Axun eta Sabin, gonbidatu izan ziren 'Goenzale'ren hirugarren atalean. Axunek musika emanaldi paregabea egin zuen: la Otxoaren 'Pasodoble del Gudari' abestuz sartu zen, poxpolinez jantzita eta boa gorri bat lepoan zuela. 'Goenkale' ikusten duten jarraitzaileek ez zuten imaginatzen hain gaiztoa eta zakarra den Axun egiten duen aktorea, erabat bestelakoa dela errealitatean. Eta mota guztietako komentarioak izan ziren #goenzale traola erabilita:
@AitorLarraza-k adibidez honakoa utzi zuen: "#goenzale Karmele enuen espero horrelako numerorik zuregandik!! Ze onaaaaa!". @jongarate1-k, berriz, "Aibalaaa #zuri #goenzale ikusten!! Asun bea erotuta kantatzen!! jajaja #AhoaBeteHortz" esan zuen. Eta @MirenNaroa "@GoenkaleZaleak Hori da hori saioa hasteko modu potentea!!! aupa zuek!!!! #Goenzale".
Erizi ere lore ugari bota zioten
Baina ez zen Karmele izan loreak jaso zituen bakarra. Sabin pertsonaia ere oso maitatua da jarraitzaileen artean eta Erizek jaso zituen bereak. @manelkasado-k mezu hau utzi zuen: "#Goenzale xabin artixta bat haiz! Ta axunetaz ze esan..." @jongarate1-ren iritziz, "Ojooo Sabin beakre earki in du dantza hor atzen ee jajaj #OiEspektakulua #goenzale". @YERAYIRIONDO-k, aldiz, galdera ere egin zuen: "#Goenzale xabinek zintzoegia ematendu telebistan! Bizitza errealean orrela alda?" Eta @Liernimasin-i "#goenzale xabin muxu oik erabat pasiodunak dia eeh zalamero jajajaja" iruditu zitzaion.
Galderak eta iritziak
Jarraitzaileek Twitterrez gainera, Facebookeko Goenkaleren fanpage-a, Goenkaleren webgunea eta e-posta dituzte galderak egin ahal izateko. Eta saioa hasten denetik amaitu arte, galdera pila jasotzen ditugu. Hori dela eta, ezin izaten ditugu denak erantzun ezta saioan zehar komentatu ere. Hala ere, mila esker jarraitzaile guztioi. Galdera horietako batzuk, hurrengo saioetan ere erantzuten saiatuko gara; hauek adibidez: Unai Iradi-k webgunean zera galdetu zuen: "Aupa Goenkaleee!!!!! Nolakua izaten da akziozko sekuentziak grabatzian kontua? Denbora asko behar izan altzenuten?". Josu Ibarretxe-k ostera, Facebook aukeratu zuen: "Antzezle guztien artean, zenbatek erabiltzen dute hika betiko bizitzan?Ohituta ez daudenek, zenbateko zailtasuna, edo erraztasuna daukate hikaz eta hitanoz hitz egiteko?"
Horrez gainera, saioari edota 'Goenkale'ri berari edota aktoreei buruzko iritziak ere jasotzen dira. Eta argi dago Axunek eta Sabinek eta euren etxeak zirrara sortzen dutela askorengan. @MireneElizondo-ren ustez adibidez "A ze bildurra emateuna Axunek sardiakin! Baizpare baseria hobe ez gertuatu! @erikondarru-k, berriz, "@GoenkaleEiTB #goenzale honezkero Manixene "La Casa de los Monster" emango du. agertzen den bakoitzean, beldurrezko filma ematen du" esan zuen.
Datorren astean ez da 'Goenkale'rik emango, ezta 'Goenzale'rik ere. Beraz, hurrengoa apirilaren 9an izango da. Eta orduan Tessa Andonegi (Alizia) eta Miren Gaztañaga (Ines) izango ditugu gonbidatu.