Goenkale
Gaur gauean
Axun etxerik gabe geratuko da, 'Goenkale'ko hurrengo atalean
Gainera, Jonek Germani eskatuko dio Ines askatzeko behar duen dirua, eta honek poliziarengana joko du.
Baserrian gertatutako sutearen ondorioz, Axun etxerik gabe geratuko da 'Goenkale'ko hurrengo atalean, eta Garbiñeren etxera joan beharko du bizitzera, horrek dakartzan ondorioekin. Hori eta gehiago, gaur gauean, 22:15ean.
Tentsioak bizi-bizian jarraituko du, izan ere, Inesek bahituta jarraituko du, eta Jonek Germani eskatuko dio hori askatzeko behar duen dirua. Nahiz eta Batisek argi utzi duen poliziarik ez duela nahi inguruan, Germanek Kandidori eskatuko dio laguntza. Horrek Jon haserraraziko du.
Bestalde, Gontzalek, Maddiren aitak, ez du begi onez ikusiko bere alabak duen erlazioa, eta bere alabari Said uzteko eskatuko dio.
Nelsonentzat, ordea, hobeto joango dira gauzak, izan ere, Leo berarekin itzultzea lortuko du.
Gainera, Carla Atxurin agertuko da zor zaion dirua kobratu nahian, eta horrek galdera asko eragingo dizkio Itxasori.
Ez galdu ‘Goenkale’ saioa astelehen eta asteartero, ETB1en eta eitb.com-en.