Goenkale
Aurrerapena
Estherren bizia jokoan, 'Goenkale'ren hurrengo atalean
A.A.
EITB
Estherrek ez du onartuko Mireiak transplantea egitea, eta erabaki gogor bat hartuko du. Bestalde, Julianen eraztuna Garbiñeren etxean aurkituko dute. Astelehenean 22:15ak aldera, ETB1 eta eitb.comen.
Estherren bizitza jokoan egongo da "Goenkale"ren hurrengo atalean. Ez du onartuko Mireiak bere bizia arriskuan jartzea gibel transplantea eginez, eta erabaki latz bat hartuko du. Hurrengo astelehenean, 22:15ak aldera, ikusiko dugu zer gertatzen den ETB1en eta eitb.com-en.
Baina Estherrena ez da izango Mireiaren arazo bakarra. Axunek Julianen emaztearena izandako eraztuna aurkitu du Garbiñeren gauzetan miatuz eta Mireiari itzuli dio, Garbiñek lapurtuko zuela esanez. Hori dela eta, Mireiak kontuak eskatuko dizkio Garbiñeri, baina Julianek konponduko du egoera eraztuna berak oparitu ziola onartuz.
Maddiren familian ere krisialdi handia daukate. Aitaren paperen artean bila arituko da Maddi, Jagobak kontatutakoa egia edo gezurra den jakin nahian. Eta bere etsipenerako aita droga-trafikoan dabilela frogatzen duten datuak aurkituko ditu. Hori horrela, Saidi kontatuko dio aurkitu duena eta honek, Maddiri ezer esan gabe, Gontzal salatzea erabakiko du.
Ibon ere kirofanora bidean doa. Jonek esandako ebakuntza egin nahi du, nahiz eta oso arriskutsua izan. Itxasok ere arrisku horiek ez hartzeko eskatuko dio baina oinez ibili ahal izateak gehiago balio du berarentzat.
Aimarrek, bestalde, Aitzarenganako dituen sentimentuak kontatuko dizkio bere arreba Leireri. Baina sorpresa hartuko du handik gutxira, Aitzak Leire muxukatzen duela ikusita.