Goenkale
Aurrerapena
Kepak gero eta hurbilago ditu Imanol eta Mireia, 'Goenkale'n
eitb.com
Erredakzioa
Kepak dohaintzak eta ideia berriak emango ditu, Mireia hurbilago izanik. Imanolengana ere hurbildu eta alderdikide ere egingo da. Ez ezazu hurrengo atala galdu. Hitzordua, astelehenean, ETB1en.
Imanol eta Keparen arteko harremana izango da gaurko atalaren protagonista, 'Goenkale'n (22:15ean).
Idoia ez dela fidatzekoa, eta Inesek arrazoia zeukala egiaztatuko du Germanek, eta familia Afrikara eramatea erabakiko du.
Prentsak Mireia lausengatuko du, diamante-meatzeetan lanean dauden umeen egoera azaltzeko prentsaurrekoa antolatzearren. Kepak ere irudi hobea izango du modelo ohiarentzat, dohaintzak egingo dizkiolako, baita ideia berriak eman ere. Kepa, gainera, Imanolengana hurbildu eta alderdikide ere egingo da.
Gontzalekin epaitegietan zuen borroka galduko du Nekanek. Iragarpen guztien aurka, Luzia arma-trafikatzailearen emazteak atzera egin eta ez du Nekaneren akusazioa babestuko.
Kandido Abelen ordenagailuan sartuko da, eta Estherrek aitaren pisu klandestinoa ezagutzen zuela jakingo du. Informazio horrekin, Julianen etxera joango da azalpenak eskatzera. Abelek Garbiñe hil zuela argituko dio, eta Julianek berak Abel hil zuela, bere burua defendatzearren.
Ez galdu 'Goenkale' telesail arrakastatsua, astelehenetan bakarrik, 22:15ean hasita, ETB1en.