Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Figurante bila

'Goenkale'n agertu nahi duzu?

I.A.

Atal berriak grabatzeko figurante bila ari dira Goenkale telesaileko arduradunak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bidali zure datu pertsonalak eta kontakturako datuak goenkale@eitb.com-era.

Goenkale zure telesail gustukoena da eta bertan azaldu nahi duzu? Beti izan duzu telebistan aktore lana egiteko gogoa? Telesail bat nola grabatzen den ikusi nahi duzu? Ba aukera paregabea duzu orain, izan ere Goenkalerako figurante bila ari gara.

Adin eta itxura guztietako jendeak parte har dezake. Baldintza bakarra dago, 18 urtetik gorakoa izatea. Goenkaleren 20. denboraldian figurantea izan nahi baduzu, mezu bat bidali behar duzu goenkale@eitb.com helbide elektronikora. Bertan, zure datu pertsonalak eta kontakturako datuak idatzi beharko dituzu. Gainera, aurretik aktore lanetan aritu bazara, horren berri ere eman ezazu e-mailean, eta azaldu non aritu zaren lanean.

20 denboraldi, hainbat izar

20 denboraldiotan, hamaika aktore eta figurante pasatu dira Arraldeko kaleetatik. Horietatik batzuek, gainera, zinemara ere egin dute jauzi eta oso famatuak dira.

Goenkale hasieratik ikusten dutenek, ongi gogoratuko dituzte Barbara Goenagak Ainhoaren papera egiten zitueneko denborak. ETB1eko telesailean eman zituen bere lehen urratsak, eta orain bere ibilbidean hainbat film dituen aktorea da.

Gorka Otxoak ere Goenkalen izan zituen bere hastapenak. Hortik, Vaya Semanita saiora egin zuen jauzi, eta geroago hainbat telesailetan eta filmetan aritu da lanean. Goya sarietarako izendatuta ere egon zen Pagafantas filmean egindako lanagatik.