Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur

Kepak eta Mireiak duten harremanaz jabetuko da Barbara, 'Goenkale'n

Kepak eta Mireiak duten harremanaz jabetuko da Barbara. Baina Kepak ez daki bere emazteak harrapatu duela, beraz, berdin jarraituko du.

Kepak eta Mireiak duten harremanaz jabetuko da Barbara. Baina Kepak ez daki bere emazteak harrapatu duela, beraz, berdin jarraituko du. Barbara,  ordea, triste eta haserre egongo da.

Mireiak bere aita betiko galdu nahi ez badu, Carlarenganako jarrera aldatu beharko du. Hala ere, bere helburua benetako Carla azaleratzea izango da.

Coralinak bere umeak bizitza hobeagoa izan dezan adopzioan ematea pentsatuko du. Juleni iritzia eskatuko dio, baina ez du espero zuen babesa jasoko.

Itxasok eta Aitorrek erakarpen jokoarekin jarraituko dute, baina Itxasori geroz eta zailago egingo zaio egoera hori. Bestalde, Kandidok Estherri berarekin bizitzera joateko eskatu nahi dio. Azkenik, Asierrek ezkontza eskaera egingo dio Luperi.

Ez ezazu galdu 'Goenkale', astelehen eta astearteetan, 22:15ean, ETB1en.