Goenkale
Aurrerapena
Abel berak hil duela aitortuko dio Estherrek Kandidori, 'Goenkale'n
EiTB
'Goenkale' telesaileko gaurko kapituluan, Erika bere semearekin duen harremana gero eta txarragoa dela konturatuko da, eta Barbarak bere senarraren desleialtasuna azaleratuko du.
Abel berak hil zuela aitortuko dio Estherrek Kandidori 'Goenkale' telesailaren gaur gaueko atalean. Kandidok Julian bere etxean aurkituko du, eta etxetik botatzea erabakiko du. Estherrek ez du Kandidoren erreakzioa ulertuko eta Julian defendatzen saiatuko da. Azkenean, Abel berak hil zuela aitortu arte.
Kepa eta Barbara banandu egingo dira, eta Aitzari eta Gariri kontatzea erabaki dute. Kepak, ordea, ez die egia osoa esango, eta aldi baterako bananduta egongo direla esango die. Horrek ez dio Barbarari inolako graziarik egingo, eta bere senarra desleiala izan dela aitortuko du. Aitza eta Gari guztiz harrituta geratuko dira.
Erika, bestalde, bere semearekin duen harremana gero eta txarragoa dela ohartuko da, eta independizatzeko baimena emango dio.
Oliver, aldiz, ez da gai Mireiaren akusazioei aurre egiteko, eta bere bideo pribatua azaleratu izana eskertuko dio Mireiari, modu ironikoan. Oliverrek, ordea, Coralinarengan aurkituko du gertatutako guztiaren azalpena, eta Mireiarekin harremanetan jarri nahiko du, baina ez du lortuko, Mireiak Carlarekin bakeak egin nahi baititu bere aita ez galtzeko.
Mitxelek Ignacio bahituta dauka, baina tokiz aldatzea beste erremediorik ez zaio geratuko. Ignacio indarge dago, baina ihes egitea lortuko du; ihesi doala, Oliverrek autoarekin harrapatuko du.
Ez galdu 'Goenkale'ren gaurko atala, 22:15ean, ETB1en eta eitb.com-en.