Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Coralina larri egongo da umea izan ondoren

Lupe kezkatuta egongo da Coralina ospitalera larri eraman dutelako. Ez galdu asteleheneko atala!

Gaurko 'Goenkale'ko atalean, Lupe kezkatuta egongo da Coralina ospitalera larri eraman dutelako. Sabinori bere arazoak kontatuko dizkio eta Asierri ez zaio gustatuko, are gutxiago, ezkontzaren plana atzeratu dutenean.

Kepak udaletxeko lehiaketan iruzurrik egon ez dela esan dio Mireiari, baina azken honek ez du azaldutakoa guztiz sinistuko. Gainera, Oliverren itzulerak eragina izango du Mireiaren eta Keparen arteko harremanean.

Mitxel urduri jarriko da Ignacio bahituta izan zuen lekua aurkitu dutelako. Kandidok hatz-aztarnak eta odol tantak aztertzera bidaliko ditu. Mitxel setiatuta sentituko da.

Barbara Dorleta eta Aitza urrundu nahi ditu, baina alferrik arituko da.  Baina, batzuetan, gauzak modu ustekabean heltzen dira. Aitza Santa Polara joateko bi txartel erosi nahi ditu eta orduan, ordenagailuan mesfidantza sortzen dion karpeta bat aurkituko du.

'Goenkale' astelehen eta astearteetan emititzen da, 22:25ean, ETB1en.