Goenkale
Aurrerapena
Alazne ez da bateragarritasun proba egitera joango 'Goenkale'n
EiTB
Etxegaraitarren etxean tentsioak gora egingo du. Hodeiren egoera latzak Jagoba eta Arantzaren arteko liskarrak ekarriko ditu.
Hodei kimioterapiaren ondorioak pairatzen hasiko da, familiako kide guztien babespean. Tania bereziki inplikatuko da, eta Hodeirentzat ezinbesteko sostengua bilakatuko da. Familiak Alazne ikusten du Hodeiren transplanterako emailerik aproposena, baina honek muzin egingo dio. Senideek ez dute honen zergatia ulertuko hasiera batean, baina, denen atsekaberako, arrazoi bat izango du Alaznek.
Etxegaraitarren etxean tentsioak gora egingo du, Hodeiren drama dela eta. Horren harira, Arantzak eta Jagobak liskar gogorra izango dute, eta hitz gogorrak esango dizkiote elkarri.
Honez gain, Etxegarraitarrek indemnizazioarekin arazoak izango dituzte, eta Asunek semeari 20.000 euroak emango dizkio. Baina pozoindutako oparia izango da, beraiekin bizitzen gelditzeko plana izango baitu Asunek. Horrek ama eta semearen arteko liskarra ekarriko du.
Kepak eta Barbarak iruzurrari azken ukituak ematen jarraituko dute, Barbararen neba den Iñakiren laguntzarekin.