Goenkale
Aurrerapena
Iraganeko sekretu batekin itzuliko da Joelle, gaurko 'Goenkale'n
Joelle ez da Arraldeko egunerokotasuna hankaz gora jarriko duen bakarra; izan ere, Esther ere itzuli da, eta Kandidok ez daki nola jokatu. Gainera, Olaiak bere farmazia izan nahiko du.
'Goenkale' telesaileko gaurko atalean, Joelle Pascal aita zenaren arreba bidaiaria Etxegaraitarren etxean agertuko da. Dena den, bere itzulera ez denen gustukoa izango; izan ere, Amaliarekin erlazionatutako iraganeko sekretu batekin etorri da.
Bestalde, Arantxak farmaziaren etorkizunarekin kezkatuta jarraitzen du (Paskalen esku dago orain). Bitartean, Olaiak bere farmazia erosi nahi duela esango dio Lukasi; hasieran egia ezkutatuko du, baina azkenean egia esan eta diru guztia galdu duela onartuko dio. Aitorpen honek ondorioak izango ditu bien arteko harremanean.
Jagobak eta Izaskunek elkarri emandako musuaren ondoren, ez dute jakingo nola jokatu. Horrela, Izaskun egun batzuetan ez da farmaziatik azaldu ere egingo, eta Jagobak berarekin harremanetan jarri nahi izango du, baina alferrik.
Azkenik, Kandidok arazo handia du; izan ere, Luisen heriotzaren inguruko informazioaren jabe zen eta susmagarriei poliziaren mugimendu guztien berri ematen ziela jakingo du Nekanek. Nekanek Kandido ez salatzea erabaki duen arren, ondorioak oso larriak izango dira. Gainera, Esther ere ezustean itzuliko da Arraldera eta Kandidok ez du jakingo nola jokatu.
Hau guztia, 'Goenkale'ren gaurko atalean, 22:15ean, ETB1en eta, zuzenean, eitb.eus-en.