Goenkale
22:25ean
Luis Urkijok AEBn zuen semea, Arralden, gaurko 'Goenkale'n
Gainera, Kandidok ezin du Estherren desleialtasuna barkatu eta Aliziarengana joko du bere penak kontatzera, eta Paskal Iparraldera joango da Joellek bere ama biologikoaren bila lagun diezaion.
'Goenkale' telesaileko gaurko atalean, Lupe eta Asunen ezinegona geroz eta handiagoa izango da. Sabinoren epaiketaren zain, arazo berri batek euren itxaropena ilunduko du: Luis Urkijok seme bat izan zuen AEBn, Liam, eta epaiketan deklaratuko du. Zer izango du kontatzeko?
Bestalde, Estherrek Kandidori desleiala izan zela aitortu ondoren, Aliziari leporatuko dio aitorpen horrek izan duen ondorio txarra; izan ere, Aliziaren aholkuei jarraituz egin du aitorpen hori, eta, bere ustez, Kandidoren erreakzioa zein izango zen ere bazekien. Hain zuzen ere, horixe gertatu da: Kandidok ezin du Estherren desleialtasuna barkatu eta Aliziarengana joko du bere penak kontatzera. Zelan jokatuko du Aliziak?
Alazne, berriz, Tania eta Lander elkarrekin daudela konturatzen denean, hitzordua eskatuko dio Landerri. Horri hainbeste gustatzen zaion Facebookeko Maider Arriaga bera dela aitortuko dio.
Gainera, Itxaso nazkatzen hasita dago Fatima bere ahizpak eragiten dituen zalapartekin, baina etxeko txikiak badaki ahizparen bihotzera nola iritsi.
Azkenik, Paskal Iparraldera joango da Joelle izebak bere ama biologikoaren bila lagun diezaion. Erantzunik lortuko al du?
'Goenkale' astelehenero izaten da ikusgai, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en.