Goenkale
AURRERAPENA
Florentziara alde egitea erabakiko du Hodeik gaur 'Goenkale'n
EITB.EUS
EITB
Gaurko atalean, gainera, Amagoia harremanetarako agentzia bateko bezero zela jakingo du Kandidok. Bestalde, ama biologikoa zein duen ikertzen jarraituko du Arantzak.
'Goenkale'ko gaurko atalean ikusiko dugunez, Hodeik ezin du Taniaren alboan denbora gehiago jasan eta, horregatik, sei hilabeterako Florentziara joatea erabaki duela esango die gurasoei. Arantzari eta Jagobari ez zaie ideia hori batere gustatuko.
Amagoiaren hilketa ikertzen jarraitzen dute Nekanek eta Kandidok. Botikatik egindako deien zerrenda ikertu ondoren, gizonezkoen harremanetako agentzia bat agertzen dela ikusiko du Kandidok, eta Amagoia agentziaren bezero zela jakingo du. Bitartean, Ertzaintzaren galdeketan gezurra esango du Arantzak, Amagoiari hilero egiten zizkion ordainketak justifikatzeko.
Landerrek etxetik alde egin eta Julianen etxean dagoela jakingo du Paskalek. Eztabaida gogorra izango du Paskalek Landerrekin eta Julianekin, baina Landerrek etxera itzultzeko asmorik ez duela jakinaraziko dio aitari.
Bestalde, Fatimak Endikarekin ligatzen jarraituko du, eta, azkenean, elkarrekin oheratuko dira. Alaznek, ordea, Endika maite duela kontatuko dio Fatimari, eta ez hura ez da ausartuko Endikarekin izandakoa kontatzera.
Azkenik, ama biologikoa zein duen ikertzen jarraituko du Arantzak, aldez aurretik jakin gabe, jakina, Paskalek egia badakiela jada.