Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur, 22:25ean

Jagobak dibortziatu nahi du, baina Arantxak ez dio utziko, 'Goenkale'n

EiTB

Amagoiak Igor utziko du, baina, Jagobak ezingo du emaztea utzi, mehatxu gogorra egingo baitio. Gaur, 22:25ean, ETB1en.

Jagobak eta Izaskunek euren harremanean aurrera egitea erabakiko dute, gaur, 22:25ean, ETB1en, 'Goenkale' telesailean. Erabakiak erabaki, gauzak korapilatu egingo zaizkie. Izan ere, euren bikotekideak uztea adostu dute, eta Izaskunek Igor utziko du. Aldiz, Jagobak ezingo du Arantxa utzi, azken horrek mehatxu gogorra egingo baitio.

Bestalde, Etxegaraitarrak oso kezkatuta daude Hodei Italiara doalako. Taniak izango du hutsunerik handiena, eta egunerokoan idatziko ditu bere sentimenduak. Ondoren, maite duela aitortuko dio Hodeiri.

Amagoiaren hilketaren ikerketak aurrera jarraitzen du. Kandidok eta Nekanek susmagarritzat dute Oliver, eta galdeketa egingo diote. Azken horrek erruduna dela aitortuko du, Mireia bakean utz dezaten, eta kasuari buruzko xehetasun guztiak kontatuko dizkie.

Joelle Julianen etxera joango da Landerrekin hitz egiteko asmoz, eta Julianek harekin denbora pixka bat igarotzeko baliatuko du egoera hori. Gainera, Arantxa Joellerekin eta Pascalekin adiskidetuko da, anai-arrebek Joelle euren ama biologikoa dela jakin ondoren.

 

n.