Gu Ta Gutarrak
Jatorrena
Hunkituta hartu du Leirek talde arrosako jatorrenaren txapela
I.A.
Berriz ere jatorrena hautatzeko ordua iritsi zaie arrosei. Janire eta Enara izan ziren lehen txapeldunak, eta oraingoan Leire AEK-ko irakaslea aukeratu dute. Hunkituta hartu du Leirek txapela.
Enarari txapela kentzeko ordua iritsi zaio, izan ere, "Gu Ta Gutarrak"eko kuadrilla arrosakoek taldeko jatorrena aukeratu dute. Hona hemen bakoitzak aukeratutakoa.
Enara: Leire aukeratu du, berak merezi duelako.
Oier: Leire, hasieratik berak merezi zuelako.
Leire: Oier bozkatu du.
Aitzol: Oier aukeratu du. Neskekin ongi konpontzen da, baina mutil bat hautatu nahi zuen.
Janire: Leire. Azken astean oso harreman ona izan du berarekin.
Aitor: Leire. Ez du mutil bat aukeratu.
Beraz, 4 botorekin, Leire aukeratu dute. Hunkituta hartu du iruñearrak txapela Enararen eskuetatik. Guztiek esandakoaren arabera, hasieratik merezi zuen nafarrak taldeko jatorrenaren txapela.