Gu Ta Gutarrak
Indartsu sartu da
Maite lehiakide berriak ez du lagun handirik egin nesken artean
I.A.
Maite Pascual gasteiztarra da, 20 urte ditu, eta indartsu sartu da saioan. Plentzian zeudela lehiakideengana gerturatu zen, eta Aitor eta Txurru gustukoak zituela esan zuen. Neskek ez dute ongi hartu
Plentzian egun pasa ibili ziren kuadrilla urdineko eta arrosako kideak, eta bertako jendea ezagutzen ibili ziren. Bertako jendeak ezagutzen ditu gutarrak.
Lehiakide berria ezustean aurkeztu zen "Gu Ta Gutarrak"eko lagunen artean: argazkiak eta telefono zenbakiak eskatu zizkien jarraitzaile bat bailitzan bezala joan zitzaien beraiengana.
Aitor gustuko du, eta Txurru gaizki ez dagoela esan du. Are gehiago, telefono zenbakia eskatu zion Aitorri. Selfie bat ere atera zuen berarekin. Enarak eta Naomik ez dute hori ongi hartu: beraienak omen dira mutilak.
Lehiakide berria zela esan zienean, mutilek adierazi zuten ongi konponduko direla. Neskek, ordea, ez zuten oso ongi hartu. Berarekin kontuz ibiltzeko esan zien Enara eta Naomiri, eta neskek ere gauza bera esan zioten. Jeloskor daude Naomi eta Enara.
Maitek uste zuen hobe konponduko zela talde arrosarekin, baina kuadrilla urdineko kida izango da.
Maite Pascual
"Kaña sartzera" sartu da Maite Pascual lehiakide berria. 20 urte ditu, gasteiztarra da, igeri egitea gustatzen zaio eta farmazia ikasketak egiten ari da. Milo bere txakurrarekin bizi da. Esperientzia berriak bizitzera sartu da saiora, eta maitemindu daitekeela ere esan du. Oso burugogorra dela aitortu du Maitek.