Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

ETB1en

'Gu ta Gutarrak' saioak Halloween gaua ospatuko du gaur

A.A.

EiTB

Hamabi lehiakideek gau beldurgarria, ikaragarria eta misteriotsua biziko dute Julen Telleriak ETB1en aurkezten duen saioan.

0:09

Gaur, 'Gu ta Gutarrak' saioko lehiakideek gau berezi eta beldurgarria biziko dute, Halloween jaia ospatuko baitute. Gau beldurgarri, ikaragarri eta misteriotsua izango da oso.

Arimen gau honetan, gutarrek ezuste beldurgarri ugari jasoko dituzte, eta ahalik eta modu onenean egin beharko diete aurre. Gainera, giroan erabat barneratzeko, mozorro beldurgarriak eramango dituzte soinean.

Kalabazak hustu, kandelak piztu eta iluntasunaren konplizitatearekin bat egingo dute hamabi lehiakideek. Halaber, bi kuadrillak, satorrak eta jatorrak, elkarren kontra lehiatuko dira 'Gu ta Gutarrak' saioko platoan, saioak proposatutako proba beldurgarriak eginez.

Halloween gaueko misterioa, hildakoen arimak, iluntasuna eta tximistak izango dira nagusi platoan. Baina nolakoak ote dira Morgako aterpetxean sortu diren amodiozko istorioak, ezusteak eta ika-mikak?

Misterio horiek guztiak ostegun gau honetan argituko dira Julen Telleriak gidatzen duen saioan, 21:15etik aurrera, ETB1en.