Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Lehen musua

Naomi eta Txurruren arteko lehen musua!!!

B.F

EiTB

Txurru eta Naomik beraien arteko harremana film labur batean ikusteko aukera izan dute. Ezer berririk jakin gabe joango ginela uste genuenean, Txurruk Naomiri musua eman dio!

Gaurko ‘Gu ta Gutarrak’ saioko zinema berezian, Txurru eta Naomik beraien arteko harremana film labur batean ikusteko aukera izan dute. Krispeta artean, bikotearen hasieratik gaur egunera arteko ibilbidea ikusi dute, bizitako momentu onak oroituz.

Filma bukatutakoan, Julen Telleriak,  istorioak bukaera irekia duela esan dio bikoteari. Naomi eta Txurruk beraien artekoa jolasa dela esan dute, oso ondo eramaten direla eta saiotik kanpo bakoitzak bere bizitza duela.

Ezer berririk jakin gabe joango ginela uste genuenean, Telleriak Txurruk behin zerbait esan zuela gogoratu du, Aitor eta bere arteko lehiakortasuna piztu nahian. Eta, momentu horretan, Txurruk Naomi lepotik hartu eta lehen musua eman dio!!