Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Maiteminduta al daude?

Naomi printzesaren eta Txurru printzearen istorioa

I.A.

Berriz ere musukatu egin dira kamera aurrean. Baina, zer dago Naomi printzesaren eta Txurru printzearen artean? Maiteminduta al daude?

"Gu Ta Gutarrak" saioan "maitasun" istorio bat dugu, Naomi printzesaren eta Txurru printzearen ipuina, hain zuzen ere:

Bazen behin, herrialde txiki batean bizitzen, printze lirain bat. Surfa gustatzen zitzaion, nahiz eta ez oso ondo menperatu, baina orduak ematen zituen Mallabiako bere gazteluan, kamamila artean, bere printzesaren zain.

Pataten erreinuan, berriz, printzesa ausart bat jaio zen, izarrak bezain ederra, nahiz eta batzuetan oso ondo orraztuta ez ibili. Morgako gazteluan ezagutu zuten elkar, eta ordutik ipuina aldatzen ari da egunero. Lortuko al dute Mallabiako printzeak eta pataten erreinuko printsesak elkar maitazea?

Ez dakigu elkarren artean dagoena maitasuna ote den, baina Txurruk maite duela esan du frantsesez: "Naomi, je t'aime". Naomik ez du hitzekin esan, baina bihotz bat irudikatu du bere eskuekin Txurruri eskainita. Halere, Txurruk dio ez daudela maiteminduta, baina bien arteko harremana aurrera doala, eta konplizitatea dagoela bien artean. Naomi ere ados dago, ez daude maiteminduta, baina konplizitate handia dago bien artean, eta harremana aurrera doa.

Berriz musukatu dira, eta Naomiren ezpainak goxoak iruditzen zaizkio Txurruri, zapore berezia dutela dio. Primeran musukatzen omen du Gasteiztarrak.

Dena den, ipuin hau ez dute denek gustuko: Oierri ez zaio Naomi printzesaren eta Txurru printzearen istorioa gustatzen, aspertuta dago.