Gu Ta Gutarrak
Lehiakide berria
Oscar Carro, marketina ikasten ari den lazkaotarra
I.A.
Maite Pascualek utzitako tokia beteko duen gutar berria Lazkaotik dator, 22 urte ditu, eta kirolaria da. Irantzuren ikastetxe berean ikasten du, baina ez dute elkar ezagutzen.
Maiteren kanporaketaren odoren, lagun berria behar zuten "Gu Ta Gutarrak"eko kuadrilla urdinean. Mutil bat sartuko zela espero zuten gutar gehienek, eta horrela izan da.
Oscar Carro lazkaotarra da Maiteren ordez sartu den lehiakide berria. 22 urte ditu, gurasoekin bizi da, eta kirolaria da: futbola eta surfa gustatzen zaizkio. Halere, ez da surflaria: Txurru bezala, "domingeroa" edo igandezalea da. Marketin ikasketak egiten ari da Oscar, eta tarteka-tarteka familiako okindegian lan egiten du. Hasteko gogoarekin sartu da Oscar platora, eta zuzenean bere taldekideengana joan da, kuadrilla urdinera, alegia.
Amaiak bere lana bete du, eta kuxkuxean ibili da. Baten batek Oscar ezagutzen ote zuen galdetu die talde arrosako lagunei. Irantzuk esan duenez, bere ikastetxean ikasten du, baina ez du ezagutzen, bistaz bakarrik. Irakasle batek esan omen zion Oscar ere "Gu Ta Gutarrak"eko lehiakidea izango zela.