Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Maitasun istorioa

Naomi eta Txurruren zita erromantikoa

B.F

EiTB

Naomik eta Txurruk zita erromantiko batez gozatzeko aukera izan dute Urgoiti Jauregian. Kandela, arrosa, laztan eta burbuila artean, Txurruk maite duela aitortu dio Naomiri.

'Gu Ta Gutarrak'eko Txurru eta Naomiren artekoa jolas moduan definitu izan du bikoteak orain arte. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, harremana nabari sendotu da. Naomik Urgoiti Jauregian zita berezi batera gonbidatu du Txurru, bien artekoaren inguruan hitz egin eta bizi duten momentu gozoaz disfrutatzeko.

Txurru begiak estalita iritsi da Urgoti Jauregira eta aho bete hortz gelditu da Naomik prestatutako sorpresarekin. Gasteiztarrak, kandelak, arrosa petaloak, jacuzzia eta xanpaina prest utzi ditu eta Txurruk masaje batekin eskertu dio egindako guztia.

Musu, laztan eta burbuila artean, Txurru eta Naomik bien arteko sentimenduak argitu dituzte eta, azkenean, askok itxarondako momentua heldu da!!! Begietara begira, Txurruk maite duela aitortu dio Naomiri!!!

Platoan, jolas bat izatetik harreman berezi bat izatera pasatu dela aitortu duten arren, ez dira ausartu ofiziala denik esaten!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea