Gu Ta Gutarrak
Gutar berria
Nakor kuxkuxeroa, gutar berria!
B.F
EiTB
Nakor kuxkuxeroa da 12. lehiakidea! Gutarrek ongietorri beroa eman diote 30 urteko zarauztarrari. Naomi eta Txurruk beranduago jakin dute eta Txurruk ezin izan dio negarrari eutsi.
Nakor Markez zarauztarra da, 30 urte ditu eta, orain arte, ?Gu Ta Gutarrak? saioko kuxkuxeroetako bat izan da. Kirolzale amorratua da, bere idoloa Jose Luis Korta dela aitortu du behin baino gehiagotan eta gezurtiak gorroto dituela esan izan du.
12.lehiakideari ongietorria ematera joandakoan, espero zuten azken gauza aurkitu dute begien aurrean gutarrek. Askok ez zuten sinetsi, aurretik, Amaia kuxkuxeroak egindako txantxa dela eta. Hala ere, oso pozik agertu dira gutarrak lehiaketak emandako azken biraketa honekin.
Nakorrek kuxkuxero moduan Olatzekin tira-birak izan dituen arren, azken hau ez da deseroso agertu lehiakide berriarekin. Izan ere, zarauztarraren etorrera, Nakor hobeto ezagutu eta dituzten arazoak konpontzeko aukera gisa ulertu du Olatzek.
Talde arrosako kidea
Txurruk beranduago jakin du berria eta ezin izan dio negarrari eutsi. Taldearekin izandako haserre baten ostean, Nakorren etorrerak asko poztu du Txurru. Bien arteko adiskidetasuna nabaria da eta besarkada handia eman dute, Txurruk talde berean daudela jakin duenean.