Gu Ta Gutarrak
Laster
Kaleratutako bi gutar saioan bueltan izango dira!!!
I.A.
Platoan kutxa bat aurkitu behar zuten Enarak eta Txurruk. Hainbat salto egin ostean, Txurruk kutxa hartu du.
Ohar bat zuten Enarak eta Txurruk: "Bigarren aukera bat izango da kaleratutako bi gutarrentzat, baldin eta zuek biok platoan dagoen kutxa aurkitzen baduzue. Hiru minutu dituzue".
Korrika joan dira biak platora, eta gainerako gutarrei esker, "Gu Ta Gutarrak"en platoko sabaitik eskegita zegoen kutxa hartu du Txurruk salto eginda. Barruan zegoen oharra irakurri du Mallabikoak: "Bigarren aukera martxan da".
Julenek argitu duenez, kaleratutako bi gutarrek kuadrilla jatorrenean izateko aukera izango dute laster. Nortzuk izango dira? Laster jakingo dugu.