Gu Ta Gutarrak
'Gu ta Gutarrak'
Maider, talde urdinean arriskuan dagoen bigarren gutarra
EITB
EITB
Talde arrosako gutarren esku egon da oraingoan, talde urdinean ikusten ez duten gutarra aukeratzea. Bost botorekin, beraz, talde urdineko Maider izan da talde arrosakoek arriskuan jarri duten gutarra.
'Gu ta Gutarrak' saioan, talde urdinean Urbieta jarri zuten arriskuan aurreko astean, eta Urbietarekin batera eserleku gorrian jesarriko den beste gutar bat arriskuan jartzeko txanda izan da gaurkoa. Alabaina, aurrekoetan talde bakoitzak bere kuadrillan ikusten ez zuen gutarra aukeratu izan duen arren, oraingoan ez da halaxe gertatu; izan ere, kuadrilla arrosaren esku egon da erabakia.
Irantzu, gutarburu izanik, babestuta dago eta ezin du izendapenik jaso; Agerrek ere, jatorrena izanik, ezin du izendapenik jaso; beraz, talde arrosakoek Maider, Eneko eta Leireren artean aukeratu behar izan dute beste kuadrillan ikusten ez duten gutarra.
Horrela geratu da talde arrosak egin duen boto-banaketa:
Aitor: Maider
Beitia: Maider
Amaiur: Maider
Leku: Maider
Edurne: Eneko
Ainara: Maider
Gauzak horrela, 5 botorekin Maider da talde urdinean arriskuan dagoen bigarren gutarra.
Beraz hiru dira jada arriskuan dauden gutarrak: talde urdinean, Urbieta eta Maider, eta talde arrosean, Ainara.