Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Elixabet Zubeldia eta Ibai Blanco, gutar berriak
Urbieta eta Maider kanporatu dituztenez, gutar berri bi sartu dira 'Gu ta gutarrak' saioan. Elixabet Villabonakoa da, eta Ibai, Bermeokoa. Zein taldetan egongo dira?
Gutar bik, Urbietak eta Maiderrek, agur esan digute 'Gu ta gutarrak' saioan, baina, aldi berean, beste gutar bi sartu dira: Elixabet Zubeldia eta Ibai Blanco. Pixkanaka-pixkanaka, beraien inguruko informazioa ezagutzen joango gara, baina hemen dituzue horien gaineko datu orokor batzuk.
Elixabetek 19 urte ditu eta Villabonakoa da. Iragana atzean utzi eta bere bizitza berreskuratu nahi duela esan digu billabonatar honek.
Ibaik 20 urte ditu eta Bermeokoa da. Ondo pasatzera eta reality bat barrutik nolakoa den ezagutzera etorri dela esan du bermeotarrak.
Ibaik talde arrosan egon nahiko lukeela esan du, baina talde arrosan edo talde urdinean egongo da azkenean? Eta zein taldetan egongo da Elixabet?
da Elixabet?