Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Talde urdineko Ainara eta Ibai, arriskuan

L. A.

EITB

Aste honetako azken saioan, talde urdinean bi gutar jarri dituzte arriskuan: alde batetik, Ainara, Maiderren boto beltzarekin; bestetik, Ibai, urdinen bozketarekin.

5:45

Aurreko astean Urbieta eta Maider kaleratu zituzten eta, beraz, boto beltza eman behar izan zuten alde egin aurretik. Gogora dezagun, boto beltzarekin lehiakide bat zuzenean arriskuan jartzen duela kaleratutako gutarrak; beraz, boto beltzak indar handia du orain.

Morgan apustuak egin zituzten asteburuan, bai talde urdinean bai arrosan: Urbietaren botoa Beitiarentzat edo Edurnerentzat izan daitekeela uste zuten gutar gehienek; Maiderrena, aldiz, Irantzurentzat edo Ainararentzat. Hala ere, gaurkoan Maiderren boto beltza norentzat izan den ezagutu dugu bakarrik: Ainararentzat.

Bestalde, aurreko saioan arrosek bere taldeko gutar bat arriskuan jarri zuten bezala, gaurkoan urdinek ere bere taldeko bat aukeratu dute kuadrilla uzteko. Irantzuk ezin izan du izendapenik jaso gutarburu delako;  Enekok ezta, jatorrena izateagatik; Ainarak ere boto beltza izan du, beraz, Ager, Leire eta Ibairen artean egon da kontua. Azkenean, Ibaik bere taldeko gutar guztien botoak jaso dit. Beraz, Ibai da urdinek arriskuan jarri duten gutarra.