Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Iker Loizate gutar berriak hartu du Elisabetek utzitako lekua

L. A.

EITB

Elisabet, Ainararekin eta Ibairekin batera egon da arriskuan, eta eurek bozkatu dute saioa nork utzi. Elik beste bien botoak jaso dituenez, bera izan da kanporatua. Bere ordez, Iker Loizate sartu da.

4:32

Gaurko 'Gu ta gutarrak' saioaren hasieran, lau izan dira izendatuta egon diren gutarrak: talde arrosako Amaiur eta Eli, eta urdineko Ainara eta Ibai. Kuadrilla urdinean arriskutik kanpo zeuden gutarrek kontrako taldeko bi gutarretatik bat salbatu behar zuten eta, azkenean, Amaiur salbaltzea erabaki dute. Honenbestez, talde arrosako Elik arriskuan jarraitu du.

Beraz, hiru gutar hauek egon dira izendatuta: talde arrosako Elisabet eta urdineko Ainara eta Ibai. Alabaina, aurrekoetan ez bezala, oraingoan beste modu batera antolatu dute kaleratzea erabakitzeko bozketa: hiru gutar hauen esku egon da saioa nork utzi behar duen erabakitzea. Horrela, Elik Ainarari eman dio botoa, baina bai Ainarak bai Ibaik Eliri eman diote. Beraz, Elisabet izan da saioa utzi behar izan duen gutarra.

Iker Loizate, gutar berria

Ohikoa denez, gutar bat kaleratzean, beste bat sartzen da saioan, eta halaxe izan da oraingoan ere; izan ere, Elik libre utzitako tokia Iker Loizatek hartu du.

Kirolak maite ditu Ikerrek; batez ere, futbola eta pilota ditu gustuko eta Athletic zale amorratua da. Bere berezitasunen artean rubik kuboa dago, 30 segundotan osatzeko gai baita.

Gazte liberala da, eta bikoterik ez duela nahi aitortu baduere, ez dio maitamintzeari uko egiten.