Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Iker, talde arrosako jatorrena
L.A.
EITB
Hiru botorekin, Iker Loizate gutar berria da talde arrosako jatorrenaren txapela jantzi duena.
Iker Loizate Berrizko taldeko jatorren aukeratu du kuadrilla arrosak. 'Gu ta gutarrak' saioaren historian, lehenbiziko aldia da iritsitako berriena taldeko jatorrena dela. Aurreko gutarrekin gertatu ez den bezala, badirudi Morgan indar handiz sartu dela Iker, eta bere taldekoen oniritzia duela.
Honela banatu dituzte botoak talde arrosako kideek:
Edurne: Amaiur
Beitia: Iker
Iker: Leku
Leku: Iker
Aitor: Amaiur
Hona iritsita, bi botorekin, berdinketa izan da Amaiurren eta Ikerren artean. Hain zuzen ere, Amaiurren eskutan egon da berdinketa apurtu edo ez erabakitzea ?bera tartean egon da-. Azkenean, Amaiurrek Ikerri eman dio botoa.
Beraz, Edurnek eta Aitorrek Amaiurri eman diote botoa; Ikerrek, Lekuri; eta Beitiak, Lekuk eta Amaiurrek, Ikerreri. Beraz, hiru borotekin Iker da talde arrosako jatorrena.