Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Eli jarri du arriskuan talde urdinak
L.A | EITB.EUS
EITB
Finalean zortzi gutarrentzako lekua besterik ez dagoenez, Villabonakoa finaletik kanpo geratzeko arriskuan dago, Ikerrekin batera.
Atzoko 'Gu ta gutarrak' saioan talde arrosak egin zuen bezala, talde urdinak bere kuadrillako gutar bat arriskuan jarri behar izan du gaurkoan.
Aitor gutarburua da, eta ezin izan du izendapenik jaso. Hala ere, saioaren azken fase honetan jatorrenaren saria jaso duen inor ez dagoenez, kuadrillako gainerako gutarrek izan dute botoa jasotzeko aukera.
Elik Edurneri eman dio botoa, baita Ibaik ere. Agerrek, Leirek, Edurnek eta Aitorrek, ordea, Eliri eman diote botoa; beraz, talde urdinean Eli da arriskuan dagoen gutarra.
Emaitza eta jasotako boto guztiak espero zituela onartu du Elik. Izan ere, bigarren aukera batekin sartu zen saioan berriz ere.