Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Sarai kanporatu dute; Goizaldek saioan jarraitzeko 2. aukera lortu du

L. A | EITB. EUS

EITB

Lau gutar egon dira arriskuan eta, Enara salbatu ostean, Sarai aukeratu dute gutar gehienek saioa uzteko. Gainera, edizio honetako gutar ohietako batek saiora itzultzeko aukera eman nahi izan diote.

10:02

Mamitsua izan da gaurko 'Gu ta gutarrak' saioa. Izan ere, gutar bat etxera joan da eta beste bat itzuli eginda.

Lau gutar izan dira arriskuan: talde urdinean, Irantzu eta Enara; talde arrosan, Sarai eta Leire. Baten bat kanporatu aurretik, bi taldeetako gutarrek lau horietako bat salbatu behar izan dute. Aitorrek, Lekuk, Txurruk, Enekok eta Leire Marinezek Enarari eman diote botoa; Beitiak, Imanolek eta Ikerrek Irantzuri; Sarik eta Leirek ez dute aldeko botorik jaso. Beraz, Enara izan da arriskutik kanpo geratzeko boto gehien izan dituena.

Honenbestez, Leire, Irantzu eta Sarairen artean egon da gutar bat kaleratzearen kontua. Enarak eta Aitorren izan ezik (Irantzuri eman diote botoa), gainerako guztiek Sarairi eman diote botoa. Hori dela eta, Saraik agur esan dio saioari.

Azkenik, atzo Julen Telleriak aurreratu zuen bezala, saioak bigarren aukera eman nahi izan die edizio honetan kanporatuak izan diren gutarrei. Bigarren aukera izateko gonbidapena onartu duten gutarrak hauek izan dira: Ager Muruaga, Edurne Sueskun, Sarai Navajas eta Goizalde Gonzalez.

Lau hauetatik bakar batek izango du aterpetxera itzultzeko aukera. Erabakia gutarren esku izan da eta oso banatuta egon dira botoak: Agerrek eta Saraik bi boto jaso dituzte; hiru, Edurnek; eta, azkenik, lau, Goizaldek. Beraz, Goizaldek izango du 'Gu ta gutarrak' saioan jarraitzeko bigarren aukera!