Gu Ta Gutarrak
Aundientzia
'Gu ta Gutarrak'eko finalak 86.000 ikus-entzule lortu zituen
EITB
Hirugarren denboraldiak aurrekoak baino audientzia datu hobeak izan ditu, eta asteazkeneko finalak, %21,6ko audientzia zatia lortu zuen 13 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.
'Gu ta Gutarrak' saioaren hirugarren denboraldiaren finalak audientziaren babesa jaso zuen eta 86.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Sorpresaz beteriko gaua izan zen, eta Euskal Herriko kuadrila jatorrenaren sei kide irabazleak aukeratu zituzten. Saioak %4,8ko audientzia zatia lortu zuen publiko euskaldunaren artean, eta %21,6ko kuota 13 eta 24 urteko gazteen artean.
Hirugarren denboraldi honek jarraipen ezin hobea izan du euskal gazteen artean, eta aurreko denboraldiek baino audientzia datu hobeak lortu ditu. Hirugarren edizioak %3.6ko audientzia zatia izan du euskaldunen artean, eta %15,7koa 13 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.
'Gu ta Gutarrak' saioaren laugarren denboraldia irailetik aurrera estreinatuko da, eta uda partean, Txurru gutar ospetsuak, 'Gutarrak Kanpinean' formatu berria aurkeztuko du. Saioak Euskal Herria osoan barrena kanpinez kanpin eramango ditu lehiakideak furgoneta batean.