Gu Ta Gutarrak
Astelehenetik ostegunera
Gutar Aste Nagusia ospatuko dute aste honetan 'GTG'eko lagunek
A.A.
EiTB
Jai-giro ederra izango dute Julen Telleriak eta laugarren edizio honetako hamabi lehiakideek platoan.
Gutar Aste Nagusia ospatuko dute 'Gu ta Gutarrak' saioko lagunek gaurtik aurrera. Julen Telleriak eta laugarren edizio honetako hamabi lehiakideek festa-giro ederra izango dute platoan aste osoan zehar, ekitaldiz jositako egitarauarekin. Mari Festaren etorrerarekin hasiko dituzte jaiak, eta gaur, besteak beste, aurpegi itsusien lehiaketa egingo dute.
'Gu ta Gutarrak' saioaren laugarren edizioa irailaren 14an jarri zen abian, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamabi gazte ditugu lehian: Eñaut, Lorea, Janire, Ainhoa, Eukene, A Sim, Dunia, Lain, Joannes, Josu, Jone eta Ager. Ilusioz, esperientzia berri bat bizitzeko eta Euskal Herriko lagun-talderik jatorrena osatzeko asmoz bildu dira.
Baina 'GTG' saioaren aurreko edizioetako lagunek ere badute lekua bertan. Izan ere, Amaia Puertasekin batera, Egoitz Txurruka 'Txurru' eta Irantzu Berasaluze lehiakide ohiak arituko dira denboraldi honetan kuxkuxero lanetan.
Hamabi neska-mutilek Orioko Txurruka aterpetxean egingo dituzte asteburuetako egonaldiak, eta bertan bizi izandako gorabehera guztiak platoan ikusi ahal izango dituzte ikus-entzuleek. Aterpetxean ez ezik, platoan bertan ere zenbait erronka gainditu beharko dituzte lehiakideek, sari garrantzitsuak jokoan. Virgina Maraña eta Olaia Rueda izango dira denboraldi honetan ere erronka hauek guztiak platora ekarriko dituztenak. Horiez gain, baina, beste laguntzaile bat ere izango du Julen Telleriak oraingoan: Ihintza Irizar.
rizar.