Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

21:00, ETB1en eta eitb.eus-en

Sorpresa ugari, 'Gu ta Gutarrak'en Finalean, gaur gauean, ETB1en

EITB

EITB

Sorpresaz beteriko gau berezia izango da finalera iritsiko diren 10 gutarrentzat. Lehiakideez gain, jarraitzaileak, senideak eta lagunak ere izango dira platoan.

0:11

Gaur, Errege bezperan izango da 'Gu Ta Gutarrak' saioren 4. edizioaren Final Handia. Ianire, Eñaut, Lain, JosuDunia, Aitor, Gorka, Ager, Jone eta Ainhoa dira Final Handira heldu diren gutarrak.

Finalera 10 gutar iritsiko badira ere, nortzuek osatuko ote dute Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena? Nor izango da jatorrenetan jatorrena? Galdera horien guztien erantzunak Final Handian, alegia.

Finalera heldu diren gutarrek galaz jantzita zeharkatuko dituzte Donostiako kaleak "gutar-busean", Enkore taldearen musika doinuek lagunduta. Miramoneko platora heltzean, gutarzaleek eta gutarren senideek finalistei egingo diete harrera Miramongo estudioetako atarian.

Errege Magoak Ekialdetik etorriko dira gutarrei hainbat sorpresa emateko: mezu ahaztezinak jasoko dituzte, espero ez dituzten bisitak izango dituzte, opariak...

'Gu Ta Gutarrak' saioaren 4. Final Handia, urtarrilaren 5ean 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Ez galdu!