Gu Ta Gutarrak
5. edizioa
'Gu ta Gutarrak'en final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
EITB
Edizio honetako irabazleak, gutar jatorrenak, bost oporleku izango ditu aukeran: New York, Londres, Eivissa, Lisboa eta Salou.
'Gu ta Gutarrak' saioaren bosgarren edizioaren final handia gaur gauean izango da. Oraingoan ez dute kuadrilla jatorrena aukeratuko, gutar jatorrena baizik. Finalaurrekoan, gutar faboritoak Lander eta Eider direla erabaki dute gutarrek. Saioaren jarraitzaileok etxetik emandako botoekin aukeratu duzuen gutar bera izango ote da? Lander, Eider, Andrea, Xandra, Asier, Saly, Hodei, Iker, Alejandra edo Jon? Nor izango ote da 5. edizio honetako irabazlea?
Saria berarentzat bakarrik izatea erabakiz gero, New Yorkera joateko aukera izango du; saria beste gutar batekin partekatzen badu, Londresera joango dira biak; saria bi lagunekin partekatzen badu, Eivissara joango da hirukotea; saria hiru lagunekin partekartzen badu, Lisboara joango dira laurak; kuadrilla jatorrena lau lagunekin osatzea erabakitzen badu, Saloura bidaiatuko dute bostek. Hortaz, New York, Londres, Eivissa, Lisboa eta Salou izango ditu aukeran.
Horrez gainera, oporleku bakoitzean bizi diren euskaldunek hiri horri buruz hitz egingo dute, eta irabazleari gomendioak egingo dizkiote. Gutarren lagun eta familiakoek osatuko dute publikoa, eta gutar bakoitzaren unerik onenak gogoratuko ditugu.
Bost mutil, bost neska, bost oporleku... eta irabazle bakarra izango dugu finalean, jatorrenetan jatorrena.
'Gu ta Gutarrak' saioaren estiloari eutsiz, ezustekoz eta sorpresaz beteriko finala izango da.