Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

SORPRESAZ BETETA

'Gu Ta Gutarrak 3x2', 6. edizioa, hasiko da gaur!

EITB

EITB

Hainbat berrikuntza izango ditu seigarren edizioak, eta lehiakideek bikoteka hartuko dute parte. Saioan parte hartu nahi duenak castinga egiteko aukera du oraindik.

'Gu ta gutarrak' saioak edizio berri bat abiatuko du gaurtik aurrera, seigarrena: 'GTG 3x2'.

Aurreko edizioetan bezala, lehiakideek asteburuak pasatuko dituzte elkarrekin, eta, ondoren, ETBko platoan kontatuko dituzte han gertatutakoak. Aterpetxea, baina, berria izango da. Non egongo ote dira: mendian, kostaldean edo hiriren batean?

Beste norabide bat hartuko du denboraldi berriak. Parte hartzeko modua beste bat izango da, orain arte ikusi ez dena. Adin guztietako eta Euskal Herriko hainbat txokotako 12 lehiakide ikusiko ditugu, beti bezala, baina oraingoan gutarrek ez dute bakarrik parte hartuko, bikoteka baizik. 6 bikote izango dira, eta 6 logelatan egin beharko dute lo aterpetxean; logela bakoitzean bi. Baina nola egingo dute lo, bikoteka ala bakarka? Izan ere, lehiakide batzuk bikote dira, eta horrela sartuko dira saioan. Beste batzuk, aldiz, bakarrik sartuko dira saioan, baina aterpetxean bertan ezagutuko duten bikotekide batekin egingo dute lo.

Bikote bezala sartu diren lehiakideak bikote bezala amaitzea izango da arruntena, baina zer gertatuko da bikotekiderik gabe sartu direnekin? Dakizuenez, 'Gu ta Gutarrak' saioan denetarik gerta daiteke. Beharbada, bikotekiderik ez duenak aterpetxean aurkituko du maitasuna!

Julen Telleria izango da beste behin ere saioaren gidari, eta, ohi legez, kuxkuxeroen laguntza izango du. Baina zenbat izango dira 'GTG 3x2' edizio honetan? Bi, hiru edo gehiago?

Horrez gain, gutarrek sorpresa eta ezusteko ugari izango dira bai platoan bai aterpetxean. Egoera askori egin beharko dizkiete aurre, eta negarrez, barrez, tentsioan eta, jakina, ongi pasatzen ikusiko ditugu gutagutarrak seigarren edizio honetan.

Castinga zabalik

Castinga egiteko epea zabalik dago oraindik. Programa barrutik ezagutu, lagun berriak egin eta telebistako saltsa nolakoa den jakin nahi baduzu, bidali mezua gutagutarrak@eitb.eus helbidera edo, WhatsApp bidez, 655 28 34 27 telefono-zenbakira!

Sorpresaz eta nobedadez betetako edizioa izango da seigarrena. '3x2' ekuazioaren ebazpena, gaur, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.