Itxi

Gure Doinuak

Gure Doinuak

Gure Doinuak

22:30ean

Urola Bailara, Xabier Saldiasekin, gaurko 'Gure Doinuak' saioan

EITB

Onintza Enbeitak Urola bailarako doinuak ezagutuko ditu Xabier Saldias bidelagun duela.

0:28

Asteazken honetako 'Gure Doinuak' saioan, Onintza Enbeitak autoa hartu eta Urola bailarara egingo du bidaia. Bidelagun, euskal plazetako azpeitiarrik ospetsuena izango du: Xabier Saldias. Egan taldeko ahotsak, milaka herri eta festa girotu dituenak, Onintzari bere bizitzako eta ibilbideko sekretuak kontatuko dizkio.

Azpeitiko Xubert eta bere semea ezagutuko ditugu, Frantzesena aita semeak. Azpeitiko bandako zuzendarien bi generazio dira eta aita, besteak beste, Xabier Saldias Eganen sartu izanaren erantzule.

Banda musikaren ariari tiraka, Tuba Talde bat ere ezagutuko dugu. Atzoko eta gaurko doinuei beste ukitu bat ematen dien metal taldea. Zestoara hurbildu eta kora afrikarra entzuteko parada izango dugu, Enekora taldearen eskutik.

Gertuagoko doinuak ekarriko dizkigute, Laja soinujole handiak eta Saioa Lizarralde trikitilariak. Aurrez aurre jarriko ditugu Azkoitiko paraje ederrean

Azpeitira bueltan Eganen emanaldiak bertatik bertara jarraitu dituen fan kluba ezagutuko dute, eta Xabierren alaba Ane Saldiasek aitaren alderdi pertsonala kontatzeaz gain, Eganen abesti kuttun bat ere abestuko du.

Halaber, herriko musika kontu guztietako saltsa den Olatz Prat abeslaria ere ezagutuko dute.

Sorpresaz, emozioz eta abesti askoz beteriko 'Gure Doinuak' saioa izango da ikusgai, asteazken honetan 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.