Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Zigor Iturrieta 'Gure Kasa' saioko gonbidatua izango da gaur gauean

EITB

Sukaldari eta kirolariak datorren astean estreinatuko duen 'Chiloé Lasterka Munduan' saioaren bigarren denboradia aurkeztuko du.

  • Zigor Iturrieta. Argazkia: EiTB

    Zigor Iturrieta. Argazkia: EiTB

Zigor Iturrieta kirolari eta sukaldari trebea 'Gure Kasa' saioan izango da gonbidatu gaur. 'Txoriene' sukaldaritza saioa aurkezten du egunero ETB1en, eta 'Chiloé, Lasterka munduan' turismoa, gastronomia eta muturreko kirol probak uztartzen dituen saioaren bigarren denboraldia estreinatuko du datorren astean. Telleria anaien galderei erantzuteaz gain, Nahiara Gagorekin eskalada egiten eta ardiak biltzen ibiliko da Durangaldean.

Bestalde, Aitor Frantsesenak, Zigor Iturrietaren gisara, 'Chiloé' bat egingo du Teide sumenditik, eta bere etxean sukaldari lanak egingo dizkio Marta Elvirari.

Amaitzeko, Iban Garciak Txinatik ekarritako hiru maskara probatuko ditu.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.