Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Itxaso Atutxari elkarrizketa, gaur gauean, 'Gure Kasa'n

EITB

Iban Garcia amarekin ibiliko da mendian, Trivialean jolasean.

  • Itxaso Atutxa, EAJko Bizkaia Buru Batzarreko presidentea

Gaur gauean, Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea izango dute 'Gure Kasa'n gonbidatu. EiTBn lan egin zuen urte luzez, eta orain EAJ-PNV alderdiaren barruan duen karguan historiako lehen emakumea da.

Bestalde, Onintza Enbeita bertsolariak zikoitzei buruz hitz egingo digu. Ezertara gonbidatzen ez duten lagun horiei buruz.

Iban Garcia, bere aldetik, amarekin ibili da mendian, Trivialean jolasean. Badakigu ez dela mendian aritzeko jolasik aproposena, baina Iban horrelakoa da.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.