Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

'Dantza' filmeko lantaldea, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EiTB

Abenduaren 21ean estreinatuko da Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma. Gaur, filmean parte hartu duten aktoreak eta Telmo Esnal bera izango dira gonbidatu.

  • 'Dantza' filmeko lantaldea, asteartean, 'Gure Kasa' saioan

Zentzumenez, emozioz eta artez beteta dator gaurko saioa. Telmo Esnal 'Dantza' pelikulako zuzendaria eta Gari, Amaia eta Joseba aktore eta dantzariak izango dituzte gaur gonbidatu. Filma ostiral honetan estreinatuko dute zinema-aretoetan, baina aurretik, gurekin hitz egin, dantzatu eta ondo pasatzera etorriko dira.

'3txulo'ko lagunak ere izango dira gurean. Abenduaren 23an aurkeztuko dute 'Berriro Gabonak' ikuskizuna, eta 4ra eta izeba Kattalin bisitan izango ditugu horretaz esan dezaketen guztia kontatzeko.

Nahiara Gagok "aulki jokoa" ekarriko du berriro. Aurrekoan Anttonek irabazi zuen Kukai taldearen aurka. Zer gertatuko da gaur?

Bukatzeko, Maitena Salinasek 'Dantza' pelikulako lagunei testa egingo die galdera bitxi eta dibertigarriekin, azkar-azkar erantzuteko.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.